Aizkardi Mendizale Elkarteko kideek herriko hainbat naturgune txukundu dituzte auzolanean

20240628 AizkardiHerriko naturguneak egoera onean mantentzen direla bermatzeko, Aizkardi Mendizale Elkarteko kideek Lastur eta Komizargo errekak bideratu eta ubide berriak egin dituzte. Horrekin batera, Amasamendiko zenbait bideetan ere txukunketa lanak burutu dituzte oinezkoen erosotasunerako.
Udalak 2.934,28 euroko ekarpena egin du lan hauek gauzatu ahal izateko. Era berean, eskerrak eman nahi dizkie, auzolanean jardun duten boluntario guztiei.