Irailaren 10etik abenduaren 24ra, kontsumo-bonoen kanpaina berria

20240708 KontsumoBonoakONA

Udalak kontsumo-bonoen kanpaina berri bat abiaraziko du irailaren 10etik abenduaren 24ra bitartean. Ekimen hau Oria Merkatarien Elkartearekin elkarlanean garatu da eta Udalak 57.000 euroko inbertsioa egin du.

Aurtengo kontsumo-bonoen berrikuntza da bonoak erosketa egiterakoan bertan eskuratu beharko direla. Gainera, digitalak izango dira, hau da, ez dira aurrez paperean inprimatuak egongo. Kanpainan parte hartuko duten merkatariek zuzenean aplikatuko dituzte bonoak erosketa egiten den unean bertan, ezingo dira aurrez eskuratu.

Bonoek 5 euroko balioa izango dute, eta guztira 11.400 bono egongo dira eskurgarri. 16 urtetik gorako pertsona guztiek izango dute bonoak erabiltzeko aukera, haien bizilekua edozein delarik ere. Baina, pertsona bakoitzak, gehienez ere, 6 bono erabili ahal izango ditu denda bakoitzeko.

Merkatariek izena emateko epea: uztailaren 8tik 22ra
Kanpaina berri honetan parte hartu nahi duten merkatariek aurrez izena eman beharko dute galdetegi hau beteta. Horretarako epea uztailaren 8tik 22ra izango da. Bonuak modu proportzionalean banatuko dira kanpainan parte hartzen duten establezimendu guztien artean.