Aizkardi asteburu pasa, Lizarra inguruan

Montejurra GAMaiatzaren 10/11 asteburuan Aizkardik asteburu pasa egingo du Lizarra inguruan, bi irteera burutuz. Larunbatean, Lokizetik hasita Oilogoiienerako bidea egingo dute, bertan gaua pasatzeko. Igandean aldiz, Montejurratik Monjardinera joango dira, Oilogoienera itzuliz.

Izena emateko bi aukera daude: 649717182 telefonora deitu 8etatik 10etara edo elkartera joan ostegunetan 8etatik 10etara. Izena emateko azken eguna maiatzaren 8a izango da. Beste aukera bat izan daiteke larunbat arratsaldean Oilogoienera joan eta igandeko irteerarekin bat egitea. 

Irteera goizeko 8etan izango da larunbatean, Kiroldegian.