Susana Davila billabonatarrak, maiatzaren 1ean Polonian ospatutako Europako 17 urte azpikoen txapelketan 10. postua lortu zuen. Azken aldian arazo fisikoak izan ditu, eta bere onena ematea galarazi zion gerriko minak; izan ere, bere ohiko mailatik haman kilora geratu zen. Ohiko maila eman balu laugarren postua eskura zezakeela aipatu dute kideek.
Maiatzaren 10ean eta Madrilgo BLUMEan, Espainako Junior Txapelketa jokatuko da eta Danok Danena Halterofilia taldeak ere parte hartuko du. Hauek izango dira pultsulariak: Asier Gallego, Goretti Amonarriz eta Susana Davila.