Azken egun hauetan hainbat komunikabideetan Amasa-Villabonako Udala iruzur baten biktima izan dela zabaldu da. Iban Agirre (EAJ-PNV) Alkateak kontu publikoen gestio garden eta eraginkor bat egiten dela argi utzi nahi du.
Orain arte lortu den informazioaren arabera, 987,60€koa da iruzurraren zenbatekoa. Kantitate hau “Asociación Manos de Acción Solidaria Bilbao” ONGra zihoan zuzendua.
Kasua Tribunaletan aurkitzen da orain, eta epaiaren erantzuna “Asociación Manos de Acción Solidaria Bilbao”k dirua itzuli beharko duela da eskatu zien erakundeei, eta Amasa-Villabonako Udalak berari dagokion dirulaguntzaren kantitatea erreklamantu ahal izango du.
Alkatearen ustez, “Udaletxearen kudeaketa argia eta eraginkorra izan behar du, eta oraindik gehiago krisi garaian”. Bide honetatik, Iban Agirrek ONG honetako zuzendaritzaren kontra akzio judizialak hartzea estudiatuko du.