AZKEN ATENTATUAK DIRELA ETA, UDALAREN ADIERAZPEN INSTITUZIONALA

lazo-negroBruselan gertatutako azken atentatu larri hau zerrenda amaigabe baten parte da. Beste behin ere, heriotza eta mina eragiten duen terrorismoaren ankerkeria eta zentzugabekeri baten aurrean gaude, non Villabonako Udalak tinkoki kondenatzen eta erabat gaitzesten dituela adierazi nahi duen. Bizi den sufrimendua, terrorismo totalitarioaren kolpea jaso duten beste herri batzuen parekoa da. Honegatik guztiagatik, adierazten dugu:

  • Ekintza terrorista hauen biktima eta senide guztiei gure samina eta elkartasuna adierazi nahi diegu.
  • Inork ez luke biolentzia erabili behar, inork ez lituzke armak saldu behar, eta inongo nazioarteko politikarik ez litzateke erabili behar gatazka eta gerra gehiago sortzeko.
  • Demokrazian, justizian eta giza eskubideetan oinarritutako mundu batean sinesten dugu. Horregatik, munduko edozein lekutan ematen diren giza eskubideen urraketa oro salatu nahi dugu.

Amasa-Villabonan, 2016ko martxoaren 22an

 

EAJ-PNV              EH Bildu               PSE-EE