Altzin-Erniobea jolas parkeko birmoldaketa lanak amaitu dira

Altzin parkeaOSATUZ Herrigintza programarekin jarraituz

Etxeondo eta Larrea auzoetako parkeak guztiz berritu dituen udalerriko jolas parkeen transformazioaren inguruko apustuarekin jarraituz, Aramendia okindegiaren alboan dagoen Altzin auzoko jolas eremua berritzeko pausua eman da. 28.422,90 €ko kostua izan dute lanek eta JOLAS (Electro Talleres Zarauz S.A.) enpresa gipuzkoarra izan da lan horiek egiteko ardura izan duena. Momentu honetan, udalerrian gehien erabiltzen den haur eremuko jolas gailuak zein zoladura aldatu dira.

Ekintza berri honekin, aisialdi eta denbora librera bideratutako hiri-horniduren kalitatea hobetzen jarraitzen da.