Honakoa da Amasa-Villabonako Udalak sare sozial ezberdinetan dituen kanal ofizialen bidez atzo argitaratutako ohar laburra:
“Atzo goizaldean Tolosan izandako Ertzaintzaren karga baten ondorioz Amasa-Villabonako 16 urteko gazte bat larri zauritua dago begian pilotakada bat jasota. Udalak gertatutakoa argitzea exijitzen du, eta elkartasuna adierazten die zauritutako gazteari eta bere senideei. Azkar senda dadin espero dugu”.
Era berean, Beatriz Unzue Esnaola alkateak honakoa adierazi zuen atzo arratsaldean:
“Alkate bezala, harremanetan jarri naiz zaurituaren senideekin, animoak emateko eta Udalaren laguntza eskaintzeko. Alboan izango gaituzte behar dutenerako. Momentu honetan garrantzitsuena tratamendu medikua ondo ateratzea eta gaztea guztiz errekuperatzea da. Horrela izan dadila. Gertatutakoa argitu behar da”.