Goizeko 8:29an iritsi da korrika Amasa-Villabonara. Amasako gazteen eskutik iritsi da herrigunera, giro apartarekin. Eguraldiak ez ditu herritarrak kokildu eta kolorez bete dira kaleak, korrika zihoazen eta ikusle zirenen artean. Aho zapore ona utzi du korrikaren pasaerak, baina gero ere jarraitu du festak, Errebote plazako gosariarekin; hainbat elkarteren laguntzarekin prestatutako kafe eta esne beroa banatu dira plazan eta korrika jarraitzeko buruhaundiak ibili dira kalejiran, erraldoi eta ipotxekin batera.
Ikusi argazkiak