Udaleko Kultura sailak antolatutako argazki bildumaren bideoa argitaratu du udalak:
https://www.youtube.com/watch?v=L1JXua4VZAs
Covid-19ak eragindako osasun larrialdi egoeragatik konfinamenduan dauden honetan, herritarrek beren etxe barrutik, leihoetatik edo balkoietatik ateratako argazkiak bidali dizkigute.
Argazkia bidali duten guztien artean Oria merkatarien elkarteko denden produktuekin osatutako 200 euroko balioa duten 3 saski zozketatu dira. Hauek izan dira saria irabazi dutenak:
- Ainhoa Mendia
- Itziar Eizmendi
- Maite Ortiz
Zorionak hirurei.
Zozketa hau erabateko garbitasunez egin dela ziurtatzeko, Kultura sailak zozketaren bideoa argitaratu du: https://www.youtube.com/watch?v=Dl-5Jj9xFi4
Eskerrik asko ekimen honetan parte hartu duzuen herritar guztiei! eta animo!