Udalak ikasle guztiek interneterako konexioa izatea bermatuko du, herriko ikastetxeekin elkarlanean

Niños-mexicanos-se-conectan-a-internet-más-de-35-horas-a-la-semana-800x473

Koronabirusa dela eta dekretatu den alarma egoeraren ondorioz, ikastetxe guztiak itxita daude eta klaseak on-line ematen ari dira. 

Udalaren helburua Amasa-Villabonako haur eta gazte guzti guztien hezkuntza eskubidea bermatzea da eta, horretarako, hainbat bitarteko aktibatu ditu azken egunotan. Behar handiena duten ikasleak identifikatu dira herriko ikastetxe guztiekin elkarlanean.

Gaur bertan iritsiko dira udalak erositako SIM txartelak, etxean internetik ez daukaten ikasleak sarera konektatu ahal izateko eta bihar ostirala, egingo da txartel hauen banaketa ikastetxetako arduradunekin elkarlanean. Horrela, ikasle hauek ere ahalik eta azkarren batu daitezen ikaskideen hezkuntza prozesu berera.

Orotara Amasa-Villabonako 17 ikasleek jasoko dute laguntza hau eta interneterako sarbidea ikastetxeetako ateak ireki bitarte luzatuko zaie guztiei.

Azkenik, esan SIM txartelak IZARKOM telekomunikazio kooperatibaren iniziatibari esker erosi ahal izan dituela Udalak. Kooperatiba honek, krisi egoera honen aurrean, ikasleen behar zehatzei erantzuteko SIM txartel bereziak jarri baititu eskuragarri.