
Amasa-Villabonako udaleko Gizarte Zerbitzuen sailak koordinatuta, udal langileak eta Arantza Lopez Gizarte Zerbitzuetako zinegotzia egoera ekonomiko larria bizi duten eta erosketa egiteko zailtasunak dituztenen herritarrei elikagaiak banatzen ari dira.
Lan hau Gipuzkoako Elikagai Bankuarekin eta Gurutze Gorriarekin elkarlanean garatzen ari da.
Dagoeneko herriko dozenaka familia eta herritarri banatu zaizkie oinarrizko elikagaiak: Arroza, pasta, esnea, atun eta sardina latak, gailetak, zopak, olioa…
Udalak herritarren beharrei soluzioak emateko dago eta ezin dugu onartu gure herrian inor gosea pasatzen egoterik.