Banaiga Band taldeak Villabonako Udalarekin elkarlanean aniztasunaren kantujira antolatu du Santio Jaien baitan. Uztailaren 31ean ospatuko da kantujira, 12:30ean Berdura plazatik abiatuta. Antolatzaileek “euskararen Euskal Herri anitza” margotzea dute helburutzat, eta jende guztia animatu nahi izan dute eurekin kantuz margotzera. Ekimen honek euskara ikasten dabiltzanak, euskara irakasleak eta euskaldun zaharrak elkartu nahi ditu, euskal kanten aitzakian.
Ikusi kartela