Xake elkartearen eskutik lehertu dira Santioak

IMG-20140724-WA0015Iritsi da zapia lepoan jartzeko unea, hasi dira Santio Jaiak. Txupinazoaren aurretik hasi dira Behar Zana elkarteak antolatutako pelota torneoetako finalak; 16:00etan jokatu da frontenisekoa eta 17:00etan paxakakoa, Olaederrako frontoian biak ere. Lehenengoan Eneko Maiz izan da txapeldun, Ibai Ropon 14 tantorekin utzita. Paxakako modalitatean aldiz, Lizaso-Maiz bikotea nagusitu da, Esnal-Esnaola bikotearen gainetik 11 eta 7 tantorekin. 18:00etan iritsi da txupinaren unea eta Xake elkartekoek globo konfeti eta gozokiekin lehertu dute festa, jai zoriontsuak opa ostean. Jarraian, erraldoi eta buruhaundiak atera dira kalera, haur zein helduen gozamenerako. Futbito finala ere jokatu da 19:00etan, KAUXBI taldea gailendu delarik. Mugaipe koadrilaren aurka jokatu dute, Kixbi eta Hausbiren artean osatutako taldekideek. Jarraian, herri afariak hartuko du gaua. Eguraldiak sortutako kezkagatik Txermingo arkupeetan egingo da, baina hala ere afaltiar kopuruaren errekorra hautsiko da aurten 500ndik gora pertsonarekin. Gauean tanborrada eta kontzertu bikainak izango dira.