Santio egun oparoa, eguraldia lagun

IMG-20140725-WA0008Santio eguneko ohitura den moduan, soka-dantzak eta sokamuturrak hartu du arratsa. Aurten gainera irudi berezia utzi du Oinkarik antolatutako soka-dantzak; izan ere, udal gobernuko kide guztiek hartu dute parte dantzan eta lehen aldiz neska zein mutilez osatu da soka. Jarraian somamuturrak jendez gainezka jarri du plaza eta izan da korrikaldi abilik. Iluntzean Eresargik emanaldi berezia eskainiko du Ama Lurra plazan. Gauean aldiz, Triki ta ke taldeak eskainiko du dantzaldia.