Argiteria berria Behar Zana udal pilotalekuan

frontoia web

Udalak eraikin publikoetan egiten den argindar kontsumoa murrizteko neurriak hartzen jarraitzen du Amasa-Villabonako Energia Plana jarraituz. Horrela, aste honetan Villabonako udal pilotalekuko argiteria zaharra kendu eta LED teknologiadun kontsumo baxuko argiekin ordezkatu dute udal brigardako langileek. 

Argi gehiago, energia kontsumoa erdira jaitsiz
Lehen zeuden 30 foko zaharrek (2009. urtekoak) argitasun nahiko eskasa eskainiz argindar asko kontsumitzen zuten eta horiek 17 foko berrirekin ordezkatu dira. Horrela, egindako kalkuluen arabera argindar kontsumoa %53,25ean murriztea lortu da, era berean lehen zegoen argitasun maila zabalduz eta hobetuz. 

Udalak guztira 9.915,77 euro inbertitu ditu foko hauek eskuratzeko eta Integra CNC enpresari erosi zaio materiala