
Abenduaren 9an, larunbatean, 150 urte beteko ditu III. gerrate Karlistaren baitan, Belabieta mendian izandako batailak; Amasa-Villabonan izandako gertaera historiko odoltsuenak. Efemeride horren harira, eta herrian bertan izan dugun zorigaiztoko gertaera latzena gogorarazteko, hainbat ekitaldi antolatu ditu Udalak abenduaren 9tik 17ra, Belabieta, bataila baten memoria historikoa izenburupean.
III. Gerrate Karlistaren baitan izandako gertaera gogor horren nondik norakoak ezagutzeko, Amasa-Villabonako Udalak, Aranzadi Zientzia Elkartearekin lankidetzan, batailaren azterketa sakona egin du azken hiru urteetan zehar. Hainbat informazio panel ere jarri dira Amasan, Villabonan, Andoainen, Berastegin, Tolosan eta Belabietara joateko ibilbideen hasierako puntuetan zein inguruko mendietan.
Orain, ordea, gertaera historiko garrantzitsu horren 150. urteurrena gogora ekartzeko, Amasa-Villabonako Udalak hainbat ekitaldi antolatu ditu abenduaren 9tik 17ra:
Egitaraua:
Abenduak 9, larunbata (Batailaren 150. Urteurrena)
12:00: LORE ESKAINTZA Meakako gurutzean.
Abenduak 12, asteartea
ERAKUSKETA Amasako Kultur etxean
Abenduak 12-15: 18:00-20:00
Abenduak 16-17: 10:30-12:30
Abenduak 12, asteartea
19:00: HITZALDIA Amasako Kultur etxean
Zer izan zen Belabietako bataila?
Aranzadi Zientzia Elkarteko kideen eskutik
Abeduak 16, larunbata
10:00: MENDI IBILALDI GIDATUA
Amasako plazatik Belabietara eta hamaiketakoa Meakako gurutzean.
Abenduak 17, Igandea
12:00: EKITALDI NAGUSIA Amasako plazan
Amasa-Villabonako Udalak etorkizun sendo eta batu bat eraikitzeko gure iragana zaintzearen eta ulertzearen garrantzia gogorarazi nahi du. Horregatik, herritar guztiak gonbidatu nahi ditu Belabietako batailaren 150. urteurrenaren harira antolatu dituen ekitaldietan parte hartzera.