Otsailean zehar, eguraldi onak lagunduta, egoera kaskarrean aurkitzen ziren hainbat errepide tramo asfaltatu ditu udalak. Guztira bost lekutan egin dira errepideetako hobekuntza lan hauek: Kale Berrian, Altzin kalean, Amasa azpialdeko Aldapeta auzoan, N-1 gasolindegiko atzealdeko errepidean eta Legarretatik Fraisorora doan nekazal bidean.
Gure herriko kale eta errepideak egoera egokian mantentzeko lan hauek, udalak hirigintza arloan etengabeko mantenu lanak egiteko duen borondatearen islada dira. Datozen hilabeteetan ere asfaltatze eta txukuntze lan gehiago egiteko konpromisoa adierazi du udal gobernuak.