
AZAROAK 3 – ostirala
BEÑATI IGERABIDE – GELDIADI BAKOITZEAN DISKAREN AURKEZPENA
Ostiralean Beñat Igerabidek Geldialdi bakoitzean bere bigarren diskoa aurkeztuko digu, bere taldearekin batera, Gurea antzokian.
Adunarra da kantu guztien sortzailea, eta lan berri honetan aurreko diskoko kantuen intimismotik urrun-du da.
AZAROAK 4 – larunbata
HANDIA FILMA- EMANALDI GEHIGARRIA
Aurreko asteburuan Handia filmak Gurea zinean izan zuen arrakasta ikusita, emanaldi gehigarri bat egitea erabaki dugu.
Beraz, hurrengo larunbatean, azaroak 4, Handia pelikula ikusteko aukera izango da berriz ere Gurea zinean, 19:30ean.
Inor ez dadila ikusi gabe geratu!
AZAROAK 5 – igandea
MAMI LEBRUN – ANTZERKIA
Datorren igandean, Mami Lebrun izeneko antzezlana izango dugu Gurean. Erabat gomendagarria da lana; izan ere, antzezpen zoragarriez gain, Edith Piaf bezalako izarren kantak entzun ahal izango ditugu antzezlanean, Ainara Ortegaren ahotsean besteak beste. Batzuek 2016ko Jazzaldiko programa-zioaren barruan Villabonan egin zen kontzertuagatik gogoratuko dute Ainara Ortega; bada igande honetan izango dute eszenatoki gainean ikusteko aukera.