Zaintzailearen estresa – ikastaroa

zaintzailearen estresa

Zaintzailearen estresa. Lahar Elkargoak, Villabonako Udalarekin batera antolatutako,

eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politika Sailak dirulagundutako  ikastaroa. 

Ikastaro hau Gerontologia arloan lan egiten duten eta etxebizitzan menpekotasuna duten senideak zaintzen dituzten pertsonei zuzendua dago. 

Ikastaroa doakoa da. 

Azaroaren 2, 9 eta 16an eskainiko da, Amasa-Villabonako Mintzolan. Ordutegia: 15:00 – 18:00. Hizlaria: Gabriela Mondragón, Psikologoa. 

Ikastaro honetan Interesatuak zaudeten guztiok Villabonako udaleko Gizarte Zerbitzuen bulegoetara jo dezakezue.