Larunbatean (apirilak 27) Villabonako Gurea zine aretoan jokatuko da aurresku eta soinu zahar liga, 16:30ean hasita. Guztira, 22 neska eta 14 mutil arituko dira lehen postuengatik lehian. Nabarmentzekoa da, 22 nesken artean 6 Amasa-Villabonatarrak direla.
Neskek soinu zaharrak dantzatuko dituzte, eta mutilen artean 9 aurreskulari egongo dira, eta beste 5 zortzikoarekin eta aurkez aurkerekin lehiatuko dira.