Baratze parkeko erabileraren zozketarako behin betiko zerrenda onartu da

baratze ekologikoaZozketa 2019ko apirilaren 3an burutuko da

Villabonako Baratze Parkean hutsik dauden lur sailak esleitzeko, onartutako eta kanpo utzitako zein itxaron lista berri baten behin behineko zerrenda publikatu ondoren, eta horien aurka erreklamaziorik aurkeztu ez dela egiaztaturik, behin betikotzak jo dira zerrenda horiek.

Era berean, lur sailak esleitzeko zozketa, apirilaren 3an, asteazkena, goizeko 12:00etan, Udaletxeko Areto Nagusian egitea erabaki da.