Oriamendiko etxebizitza soziala inauguratu da

ORIAMENDI 6 AURKEZPENAEtxebizitza galdu edo elkarbizitza arazo larri baten ondorioz

egoera kritikoan dauden eta adin txikikoak dituzten familiak hartzeko prestatuta dagoen larrialdi etxebizitza bat da.

Oriamendi 6n kokatua dagoen etxebizitza soziala, etxea galdu edo elkarbizitza arazo larri baten ondorioz egoera kritikoan dauden eta adin txikikoak dituzten familiak hartzeko prestatuta dagoen larrialdi etxebizitza bat da. Izagirrek esan bezala “Proiektua errealitatea bilakatu da, larrialdi sozial egoera batean aurkitzen direnei laguntza emateko erabiliko dena”.
Besteak beste, honakoak izango dira bertan geratu ahal izateko betekizunak:

• Jurisdikzio zibilaren aurrean judizialki etxea galdu dutenentzat, bai errekurtso ekonomikorik ez dutelako, jabearen beharrengatik, erortzeko zorian dagoen etxebizitza batean daudelako edo antzekoengatik.
• Udal deklarazio bitartez etxebizitza erotzeko zorian dagoela azaldu delako eta bertan bizi diren pertsonei etxebizitza honetan egoteko aukera eskainiko zaie.
• Katastrofe, sute, uholde edo antzeko fenomenoengatik familiari etxebizitza gabe utzi izana.
• Tratu txar fisiko edo/eta psikikoen ondorioz familia erlazio bat mantentzea ezinezkoa denean. Tratu txarrak pairatzen dituzten emakumeak artatze errekurtso berezietara bideratuak izango dira.
• Eta bestelako larrialdi egoerak.

Larrialdi eta denbora baterako etxebizitza da eta horregatik, egonaldiak gehienezko iraupena izango du. Horrez gain, programa honetarako sarbidea, Gizarte Zerbitzuetako profesionalen balorazio eta agindu teknikoen ondorioz burutuko da.