Beatriz Unzue Esnaolak jarraituko du Amasa-Villabonako alkatetzan

20230617Udalbatza

Udalbatza berriaren eraketarako osoko bilkura egin da gaur eguerdian udaletxeko Batzar aretoan, eta Beatriz Unzue Esnaola Euskal Herria Bilduko hautagaia izango da Amasa-Villabonako alkatea, 2023-2027 legegintzaldian. Bere bigarren legealdia izango da alkatetzan.

Toki-administrazioei buruzko erregelamenduak agintzen duen bezala, Adineko mahaia (udalbatzako kide gazteenak eta helduenak osatua) eratu ondoren, kredentzialak egiaztatu eta zinegotziek beren kargua hartu dute.

Udalbatza berria aldarrikatu ondoren, Amasa-Villabonako alkatea aukeratu dute zinegotziek bozketa bidez. EH Bilduko zortzi zinegotzien botoak Beatriz Unzue Esnaolarentzat izan dira, eta EAJ-PNVko lau ordezkariek, eta PSE-EEkoak boto zuria eman dute.

Beraz, 2023-2027 legegintzaldian, Udalbatza osatzen duten zinegotziak hauek dira:

–              Beatriz Unzue Esnaola (EH Bildu)

–              Xabat Laborde Etxabe (EH Bildu)

–              Irune Alfonso Izagirre (EH Bildu)

–              Eñaut Zelarain Etxeberria (EH Bildu)

–              Arantza Lopez Luloaga (EH Bildu)

–              Ander Goikoetxea Arana (EH Bildu)

–              Eneritz Ugartemendia Urretavizcaya (EH Bildu)

–              Juan Luis Irazusta Diaz (EH Bildu)

–              Eneko Urdangarin Eizagirre (EAJ-PNV)

–              Arantzazu Rojo Gomez (EAJ-PNV)

–              Ianko Gamboa Sanz (EAJ-PNV)

–              Aitziber San Roman Abete (EAJ-PNV)

–              Eduardo Gonzalez Vaz (PSE-EE)