
2015 urtean edo lehenago jaiotako haurrek ekainaren 6ra arte daukate Behar Zana Pilota Eskolan izena emateko aukera; palaz, eskuz, joko garbian, errebotean… Pilotan ikasi, pilotaz gozatu eta lagun berriak egiteko aukera paragabea!
Bestetik, datorren ikasturtean, Behar Zana taldeko emakumeen pala ikastaroetan parte hartu nahi dutenek ere, izena emateko azken eguna ekainaren 6a izango dute.
Ordutegiekin, entrenamendu egunekin… zalantzaren bat izanez gero, beharzanapelota@gmail.com helbidera idatzi eta bertan argituko dituzte zalantza guztiak.
Kontuan izan Behar Zana Pilota Eskolako ordutegiak Amasa-Villabonako eskola kirolarekin eta futbol eskolarekin koordinatuak daude, eta neska-mutilek ez dutela arazorik ekintza guztiak burutzeko, ordutegiek ez baitute bat egiten.