
Martxoaren 8an, Emakume Langileen Nazioarteko Eguna ospatuko dugu. Egun horretako egitaraua herritar guztion artean osatzeko, bilera irekia deitu du udalak urtarrilaren 24rako, asteartea, arratsaldeko 18:00etan, udaletxeko erabilera anitzeko gelan.
Aldarrikapen-egun hori prestatzen hasiak dira jada udaletxeko teknikariak, baina ideiak eta ekarpenak jaso nahi dira egitaraua aberasteko.