Eguzkitik babesteko urteroko kanpaina uztailaren 18an iritsiko da Amasa-Villabonara. Minbiziaren Aurkako Gipuzkoako Elkarteak minbizia prebenitzeko lanean jarraitzen du eta bolondresak Malkar Plazara etorriko dira ostiralean, 10:00etatik 13:00etara. Furgoneta interaktibo bat izango dute, non informazio prebentiboa zabalduko duten ahoz eta bideoz, eta kanpoan talde bat egongo da nahi duenari azaleko melanina kopurua neurtzeko, bere azalak eguzkitan zenbat jasan dezakeen jakin dezan. Era beran, haurrentzako karpa bat jarriko dute jolas eta marrazkien bidez hauek ere eguzkiaren arriskuez ohar daitezen.