Danok Danena bikain, udako txapelketetan

CARTEL EUSKADI 2013 copiaBasaurin jokatu den Euskadiko Kadete eta Promesa Ligak emaitza bikainak utzi ditu Danok Danena Halterofilia taldearentzat: Asier Gallego izan da Euskadiko txapelduna. Kadeteetan Jokin Aranburuk 5. postua lortu zuen eta Promesetan Susana Davilak lehena eta Lyam Edelel 10.a. Euskadiko SUB-17 Junior Txapelketan ere Susana Davilak Euskadiko errekorra lortu zuen arrankadan, nahiz bi denboratan altxaldi onik egin ez zuenez, ez zuen aukerarik izan total olinpikoa lortzeko. Goretti Amonarrizek lehen postua eskuratu zuen, eta Aynabel Davilak 3.a Euskadiko Sub-15 eta Sub-17 errekorrak hautsiz. Junior mutiletan Asier Gallego izan zen lehena, Euskadiko txapela lortuz. Uztailaren 6an Donibane Lohitzunen jokatutako ALTXKADI trofeoan lehen postuan sailkatu zen Danok Danena H. T. (Petter Cubillo, Asier Gallego, Susana Davila, Igor Sasiain-en parte hartzearekin) atzetik geratu ziren hurrenez hurren: Middi Pyrenees, Indarra, Aquitanie, Zarautz eta Villeneuve Loubet. Banakako sailkapen orokorrean Igor Sasiainek du mutilen artean lehen postua eta Susana Davilak bigarrena nesketan.