Euskal Herrian fracking bidezko ustiaketa egitearen aurka lege-proposamena jarri da abian eta sinadurak biltzen dabil ‘Fracking ez’ plataforma. Osoko bilkuran aho batez onartu zen plataforma honen adierazpena eta Udalak aukera eskainiko du sinatu nahi duenak bertan egin dezan; idazkaritzan izango du txostena. Suntsiketa eta kutsadura eragiten dituen uztiaketa eredu honen aurrean, frackinik gabeko lurraldea izendatu nahi da gurea. Informazio gehiagorako kontsultatu plataformaren webgunea eta ikusi azalpen-bideoa.