Danok Danena nagusi Zarautzen, Madrilerako sailkatuz

hqdefaultDanok Danena taldeak irabazi zuen urriaren 4an Zarautzen jokatutako Gipuzkoako Kluben arteko Txapelketa. Garaipenari esker Espainiako txapelketarako sailkatu da taldea, Argitrans eta C.D.Zarautz taldeak atzean utzita, hurrenez hurren. 

Ondorengo pultsulariek hartu zuten parte Danok Danena taldetik: Ekaitz Kortajarena, Jon Sasiain, Igor Sasiain, Asier Gallego, Petter Cubillo eta Mikel Alvarez. Bereziki aipatzekoa, Mikel Alvarezek banakakoan egindako marka, onena izan baitzen. Horrela geratu zen sailkapena:

1. Danok Danena Halterofilia Taldea (Villabona-Zizurkil) (1,816 puntu)
2. Argitrans (Irun) (1.506)
3. C.D. Zarautz (1.485)

Emaitza hauek kontutan harturik, Danok Danena taldea Espainako Kluben Arteko Txapelketan egongo da (urriaren 25ean Madrilen), aurreko fase honetan 4. postuan sailkatu delako.