Pegatinek markatutako eguna lehen aldiz herrian

P1020055Amasa-Villabonako gaztetxeak pegatina bildumagileen topaketa hartu zuen larunbatean, pegatinazaleen gozamenerako. Zigor Leunda herritarraren proposamenez iritsi da topaketa hau lehen aldiz herrira, eta zenbait herritarren jakinmina piztea lortu du.

Goizean zehar bildumagileek euren pegatinak trukatu zituzten, bai eta errepikatuak bisitarien esku jarri ere. Ale bereziak egon ziren ikusgai, zaleek dioten moduan “pegatina bakoitzak historia zati bat kontatzen du”. Hainbat herritar gerturatu ziren topaketara Udaleko ordezkari nagusia barne (irudian, Galder Azkue alkatea eta bildumagileak).P1020050P1020053