Datorren asteartean, abenduaren 4ean, Kulturan Ados! lan-mahaia bilduko da, aurtengo Santio Jaien balorazioa egiteko asmoz. Bilera arratsaldeko 19:00etan egingo da, udaletxeko Balio Anitzeko gelan.
Joan den irailean lehenengo bilera burutzeko deialdia egin zen, 2012ko jaien balorazioa egiteko xedez; baina bertan behera geratu zen, jende gutxi bildu baitzen egun hartan. Udalak lan-mahai horretan aktiboki parte hartzeko, kultur eragile guztiei astearteko bilerara joateko gonbitea luzatzen die. “Udalaren funtsezko erraminta da Ados! egitasmoa”.
“Gure helburua da kultur eragile guztien iritziak eta ekarpenak kontutan hartzea”, azaldu dute Udal Gobernutik. Era berean, bilerara joan aurretik, Udalak prestatu duen txostena irakurtzea eskatzen dute ordezkariek. Dokumentua hemen dago irakurgai. Halaber, Udaleko Kultura sailean eskatu daiteke.
Adostasuna, Udal Gobernuaren funtsezko ildo estrategiko
Kulturan ados! lan-mahaiak Amasa-Villabonako kultur eragile guztien topagune izan nahi du. Xedeak dira Udalaren kultur politikaren inguruan eztabaidatzeko gune bat izatea, erreferente batean bihurtzea, kultur egitaraua modu parte-hartzailean zehaztea, festa batzorde dinamikoagoa lortzea, eta jaien iraupenaren bueltan hausnarketa bultzatzea.