Euskararen Eguna ospatzeko bi dokumental eskainiko dira Gurean

Euskararen Eguna ospatuz, astelehenean, abenduaren 3an, hainbat proiekzio eskainiko dira Villabonako Gurea antzokian, gaueko 21:00etan. Sarrera doakoa da. Hala, Garabidek ekoiztutako “Euskararen berreskuratzea” eta ETB-k Txillardegiren bizitzari buruz ekoiztutako “Ispiluan” dokumentalak emango dira, hurrenez hurren. Villlabonako Udalak zinera gerturatzeko gonbitea luzatzen die amasa-villabonatar guztiei.

“Urte osoan bezala, egun hauetan are gehiago, euskaraz bizitzera, euskaraz gozatzera, animatzen zaituztegu.

Guztiok batera lortuko dugu, pertsona batetik, taldera, taldetik udalerrira eta udalerri bakoitzetik Euskal Herri osora zabalduko den ilusio eta bizi nahiaz aurrera egitea” diote Udaletik”.