Joan de larunbatean, hilaren batean, Villabonako Bigarren Eskuko Jostailu Azoka egin zen. Udaletik azaldu dutenez, “lehenengo edizioa izanik, ekimenaren balantzea oso positiboa” izan da.
Goizean-goiz jendeak era guztietako jostailuak eraman zituen azokan saltzeko. Zer saldua izan zen beraz; baita nork erosia ere.
“Jende dexente etorri zen goizean zehar azoka ikustera. Egia esan, goizeko orduan egiten zuen hotza kontutan hartuta, ezin dugu kexatu azokak izan duen harreraz. Lehen edizio honetan material asko jarri da salgai, eta salmenta kopurua oso ona izan da”, berretsi dute Villabonako Udaletik.