Abenduak 18, Etorkinen Nazioarteko Eguna (Kontsulta ezazu egitaraua!)
Tolosaldeko Migrazio Mahaitik eta Tolosaldea Garatzeneko Migrazio eta Aniztasuna Sailetik datorren abenduan 18an ospatzen den Nazioarteko Etorkinen Eguna dela eta, Tolosaldeko zenbait Udal eta elkarteen laguntzarekin antolatutako “Mundu bat Tolosaldean” kultura arteko topaketen egitaraua aurkeztu nahi dizuegu.
Etengabe aldatzen ari den gure eskualdean, hainbat jatorritako pertsonak aurki ditzakegu eta era berean herri bakarra osatzen dugu. Azken urtetan Tolosaldera bizitzera etorri diren jatorri ezberdinetako pertsonen errealitatea gerturatu eta guztiok elkar ezagutzeko helburuekin, aurten Alegia eta Tolosan hainbat ekitaldi antolatu ditugu. Lehenengo aldiz eskualdean aniztasunarekin lotutako hainbat elkartek egitarau bateratu honetan beraien ekintzak azaldu dituzte, hala nola, Jatorkin, Ereite, Sos Arrazakeria, Banaiz Bagara, Tolosako Zine kluba besteak beste.