Ekainaren 17an eratuko da Udalbatza berria

20230614 Pleno aretoa

Larunbatean, ekainaren 17an, 2023-2027 legegintzaldiko Udalbatza berria eratzeko Osoko Bilkura Berezia egingo da Udaletxeko Batzar Areto Nagusian. Goizeko 11:00etan izango da batzarra.

Bilkuran horretan maiatzaren 28ko udal hauteskundeetan hautatutako 13 zinegotziek kargua hartu eta bozketa bidez alkatea aukeratuko dute. Amasa-Villabonako Udalbatza berria EH Bildu alderdiko zortzi ordezkarik, EAJ-PNVko lauk eta PSE-EEko batek osatuko dute.

Osoko Bilkura guztiak bezala, larunbatekoa ere publikoa eta irekia izango da, beraz, interesa duen herritar orok bertaratzeko aukera izango du.