Olaederra kiroldegiak udako ikastaroetan izena emateko epea zabaldu du

olaederra-polideportivo-villabona

Olaederra kiroldegiak Udako kanpaina abiarazi du, eta dagoeneko ireki da ikastaroetan izena emateko aukera.

Helduentzat Aquagym, Running, Procircuit, Zumba, Igeriketa, Clycling, Master Class eta Pilates ikastaroak antolatu ditu herriko kiroldegiak. Haur eta gazteek, aldiz, Clycling, Zumba, Uda-Tri, BTT, Igeriketa edo Kirol Ludoteka izango dute aukeran.

Informazio gehiago

Zalantzak argitzeko 943 69 43 22 telefonora deitu, kiroldegiko harrerara gerturatu edo villabona@serdepor-kirolzer.com emailera idatzi.