
Villabonako Udalak babesa eta elkartasuna adierazi nahi die Adunan egin berri den polizia-operazioan sexu-esplotaziotik askatu dituzten emakumeei.
Udal honek erabat gaitzesten ditu emakumeen aurkako edozein indarkeria edota esplotazio mota, beraz, bat egiten du gaur, arratsaldeko 18:00etan, Adunako plazan egingo den elkarretaratzearekin. Herritarrei ere bertan parte hartzeko deia luzatu nahi die.
Nahikoa da! Emakumeen aurkako sexu-esplotaziorik ez! Emakumeen aurkako erasorik ez!