Berako herriak Gerra Zibileko biktimak omenduko ditu

Beraomenaldia

«Espainiako gerran fusilatuak eta desagertutakoak gogoan» izenpean, Berako herriak Gerra Zibileko biktimak omenduko ditu egunotan. Ostegunean, otsailak 28, Aranzadi Zientzia Elkarteko Jimi Jimenez-ek «Exhumando fosas, recuperando dignidades» hitzaldia (gaztelaniaz) eskainiko du arratsaldeko 19:30ean Beralandetan. Larunbatean, martxoak 2, Jose Luis Peñafuertek zuzendutako «Los caminos de la memoria» dokumentala izango da ikusgai Berako Kultur Etxean, 19:30ean. Omenaldi ofiziala hilaren 3an, igandean, egingo da:  herriko kanposantuan biktimei lore-eskaintza egingo zaie eta ondoren, eguerdiko 12:00etan, Herriko Plazan (euria eginez gero Kultur Etxean) kantariak, musikariak, bertsolariak, dantzariak eta hizlariak izango dira ikusgai. Azkenik, udalerriko Zalain Jatetxean bazkaria egingo da 14:00etan (18 euro. Erreserbak: 948 631 106).