Las fiestas de Amasa dejanun buen sabor de boca

herri bazkariaAzaroaren 11n hasi eta 16ra arte luzatu dira Samartiñ jaiak, baina azaroaren 1 eta 2an beroketak eginda. Izan ere, lehen asteburu hartan azoka berezia eta mendiduatloia ospatu ziren Amasan. Samartñ egunean ohiko meza eta hamaiketakoarekin ekin zitzaien festei, demak jarraituta (aurten asto parea lehiatu zen idiaren aurka, azken hau gailenduz 46-42). Iluntzean iritsi zen Martina sorgina, dultzaineroek alaituta. Asteazkenean, haurrek txoko txapelketa jokatu zuten eta pintxo potea ere ospatu zen. Ostegunean gazte eguna, herriko gazteek baserriz baserri egin zuten eskea, dantzan; arratsaldean soka-dantza eskaini zuten plazan eta gero oilasko-jatea izan zuten parrandari gauez jarraitzeko. Ostiralean pailazoen emanaldia, txokolatada eta bakailu-dastaketa izan ziren, ohiko moduan. Larunbatean ume-krosa egin zen, aterraldia lagun; giza proba ospatu zen herri bazkariaren aurretik eta bazkaltzen 330 lagun pasatxo bildu ziren frontoian. Lainen kantaldiak eliza bete zuen jarraian eta gauean bertso-saioa izan zen 3gabe2 taldearen aurretik. Igandean herri kirolak jokatu zituzten Amasako gazteek Bedaioarren aurka. Etxekoak gailendu ziren eta horrenbestez aho zapore onarekin iritsi zen aurtengo intxor-aldatzea.