Un nuevo servicio de autobuses mejorará la comunicación con Donostia

zerua-tolosaldea

Uztailaren 1etik aurrera autobus zerbitzu berria jarriko da martxan,  Amasa-Villabona eta Donostiaren arteko lotura hobetuko duena. Bereziki ospitalera erraztuko du bidea, bertako langileek eta oro har erabiltzaileek premia hori sumatzen zutelako. Baina unibertsitateko ikasleek ere errazago izango dute orain bidea, autobusak maizago eta zuzenago joango baitzaizkie. Ordutegi ta ibilbide berria hemen kontsultatu daiteke. Honela, orduerdiro izango dira Tolosa eta Amasa-Villabonatik  zuzenean Donostiara joango diren autobusak. Hala ere, gainerako joan-etorriek ere ospitaletaraino iristeko aukera eskainio dute.

Zerbitzuari buruzko informazio osoa eskuragarri izango da bai Villabona zein Tolosako autobus geltokietan, bai Udaletan eta TSSTko autobus guztietan ere.