Trabajando para ordenar la gestión de Amasamedi

bilera webAmasamendiren kudeaketari irizpideak jartzeko parte hartze proiektua heldu da azken geltokira. Hiru bileretan azkena eginik, orain arte aztertutako gai guztiei forma eman eta irizpide moduan biltzen ahalegindu dira eragile eta herritarrak. Proiektu emankorra izan da, mendiaren erabiltzaile ezberdin asko bildu baititu: abeltzainak, ehiztariak, mendizaleak, txirrindulariak, motozaleak, nekazariak, adituak … Mendia kudeatzeko eredu ezberdinak ezagutzeko aukera izan da eta batikbat, hausnarketa orokor bat Amasamendiren egoeraz eta etorkizuneko aukerez. Hori guztia idatziz jartzea ez da erraza, baina azken bileran lau puntu azpimarragarri eztabaidatu dira: biomasa, lur publikoen erabilera pribatiboa, bertako baso heldua eta aisia-turismoa. Lau arlo horiei irizpideak jartzeko ahalegina izan da azken bilera. Oraindik lan asko geratzen da aurrera begira ere, baina proiektuan parte hartu duten eragile eta herritarrak prest agertu dira gerora ere batzar batean lan horrekin jarraitzeko. Bilerari amaiera emateko ‘Baso ahaztuak’ dokumentala ikusi zuten hausnarketari jarraipena emateko. 

Herritar eta eragileen ekarpenez gain, eta etorkizuneko Amasamendi gehien biziko dutenak izanik, haurrei ere galdetu zitzaien nolako Amasamendi nahi ote zuten etorkizunean. Marrazki bidez erantzun dute: ikusi haurren marrazkiak