Azken urteetako ohiturari jarraituz, Banaiz Bagara elkarteak udarako plana aurkeztu du. Udari dagokion giro beroarekin bat egiteko, jarduera animoso eta aktiboak prestatu dituzte euskara praktikatzeko aitzakiarekin. Ordubeteko ibilaldiak proposatu dituzte, herriko gune atseginak ezagutuz ikasturteko lanketarekin jarraitzeko. Ekainaren 30etik abuztuaren 17ra arteluzatuko da proiektua, herri bakoitzeko taldea astean behin elkartuko delarik.
Villabonan esaterako, astelehenero elkartuko dira Katea etxearen (gaztelekua) aurrean 19:45ean. Handik abiatuko dira herrian zehar ibilaldia egitera eta gai ezberdinak proposatuko dituzte elkarrizketarako. Ekimen honekin «herriko txokoak eta herriko jendea ezagutzea» espero dute, eta «dena, udako aireaz disfrutatzen dugun bitartean» gaineratu dute.
Parte hartzea doakoa eta irekia izango da euskara landu nahi duen edonorentzat. Ibilbideez gain tarteka kirola, dantza, kantu saioak eta bisita gidatuak ere eskainiko dituztela aipatu dute, aurrez jakinaraziko direnak. Azkenik, abuztuaren 17an herri talde guztien arteko udako festa irekia egingo dute udako programari amaiera emateko.
Jarduera guztietan haur eta gurasoak edo aitona-amonak gonbidatuta daudela azpimarratu dute. Ikusi kartela