Abierto el plazo de inscripción de Oinkari dantza eskola

Oinkari Dantza EskolaOinkari Dantza Taldea dagoeneko 2014/15 ikasturteari so jarri da eta ikastaroetan izena emateko deialdia luzatu du. Uztailaren 31ra bitarte egongo da epea zabalik, izena eman eta matrikula ordaintzeko. Izena emateko hainbat bide eskaini ditu dantza taldeak:

-E-mail bidez: datuak  ondorengo harremanak@oinkari.net helbidera bidaliz.

-Telefonoz: 660139380 telefonora deituz 09:00etatik 12:00etara.

-Whatsappez: datuak 660139380 telefonora bidaliz.

-Bulegoan: ostiraletan 18:30etik 20:00etara Txermingo Ikastolako ganbaran dagoen bulegoan (Enekogatik galdetu). 

*Edozein bide aukeratzen dela ere, honakoak dira eman beharreko datuak: dantzariaren izena, bi abizenak, jaioteguna, telefonoa, helbidea, herria eta sexua.

Izena ematearekin batera, transferentzi bidez, 20€-ko matrikula ordaindu beharko da. Transferentzia egiteko argibide guztiak webgunean aurki daitezke.