
Urriaren 31n bukatuko da Villabonako Udalak 2024rako aurreikusita dituen euskara dirulaguntzetarako eskaerak aurkezteko epea. Dirulaguntza horiek euskara ikasteagatik, establezimenduetako errotuluak euskaraz jartzeagatik eta webguneak euskaraz egiteagatik banatuko dira.
Eskaerak Herritarren Arreta Zerbitzuan edo erregistro elektronikoaren bitartez aurkeztu ahal izango dira.
Informazio gehiago: 943 69 21 00 telefonoan, 3329 luzapenean, edo euskara@villabona.eus helbide elektronikoan.
Eskaerak egiteko inprimakiak: