
Amasa-Villabonako Udalak aurrera egiten jarraitzen du udalerriko Energia Planaren garapenarekin eta horrekin lotua beste aurrera urrats bat eman du azken asteetan. Oraingoan, Txermin auzoko argiteria publikoa berritzeko lanak egin dira, lehen auzo horretan zeuden argi-puntu zaharrak LED teknologiako argi modernoengatik ordezkatuz.
Argi hauek eraginkortasun energetiko handiagoa dute, bizitza erabilgarri luzeagoa dute eta argiztapen hobea eskaintzen dute. Beraz, auzoko argiteriaren kontsumo energetikoa ere nabarmen murriztuko da.
Honekin batera, argi-puntu berriak ezarriko dira kale Berria 3 eta 11 arteko garajeetako eremuan (kale Berria eta Txermin auzoaren artean), modu horretan herriko puntu ilun bat desagertu da, eremuko segurtasuna hobetuz.
Ezarri diren argi-puntu berriak Integra CNC enpresari erosi dizkio Udalak, 15.054 euroko inbertsioa eginez. Argien instalakuntza lanak, udal brigradako langileek egin dituzten azken asteetan.