Amasa-Villabonako udalak igande honetan izango diren eusko legebiltzarrerako hauteskundeetarako hainbat gomendio eta jarraibide argitaratu ditu, bozketa lekuetan dena behar bezala joan dadin eta arazoak ekiditeko helburuarekin. Honakoak dira argitaratutako gomendioak:
- Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da. Etxetik maskararekin joan.
- Ahal baduzu, botoa etxetik prestatuta eraman.
- Ondo begiratu zein bozketa lekutan tokatzen zaizun bozkatzea, begiratu etxe atarietan ezarritako Bandoa.
- Bozketa lekura iristean, ondo begiratu zein mahaian bozkatu behar duzun, eta zuzenean bertara joan.
- Bozketa mahaira iritsi aurretik eskuak garbitu bertan egongo den gelarekin.
- Dagokizun mahaiaren ilaran jarri, beti gutxienez 1,5 metroko distantzia mantenduz.
- Adineko pertsonei edo mugikortasun murriztua dutenei pasatzen utzi, lehentasuna dute eta.
- Bozkatu ondoren ez geratu bertan, berehala kanpora irten zehaztutako bidea jarraituz.
- Kasu egin bozketa lekuetan egongo diren udal langileen jarraibideei.
Udaletik arduraz jokatzeko eta jarraibideak errespetatzeko deia luzatzen dugu.