
Salbadora Jubilatuen Elkarteak, kide guztiei Amasa Villabonako herriko festetan Jubilatu eta Pentsionista egoiliarrentzako bazkaria egongo dela jakinarazten du. Uztailaren 27an, asteazkena, ospatuko da 14:00etan, Txermen Ikastolaren beheko aldean.
Amasa-Villabonako Udalarekin itxitako akordioaren arabera, bazkariaren zati bat diruz lagunduko du, herrian bizi diren jubilatu eta pentsionista egoiliarrek 8 euro ordaindu beharko dituzte bazkarira joateko. Interesatuak daudenak ofizinatik pasa daitezke, epea uztailaren 21a delarik (10:30etatik 12:30etara).
Gainera, uztailaren 29an, ostirala, cafea, txupitoa eta dantzak egongo dira Salbadora Jubilatuen Elkartearen lokaletan 21:30etatik aurrera.