Nizako sarraskia gaitzesten dugu

lazobeltza

Amasa-Villabonako Udaletik Nizako herritarrek jasan duten eraso terrorista lazgarria gaitzesten dugu eta autoritate frantsesei gure doluminak adierazten dizkiegu. 

Gure errekonozimendu guztia biktima eta beraien familiekiko, Herri frantsesak bezala, berriz ere basakeria terroristaren erasoa jasan dutelako. 

Amasa-Villabonako Udalak eraso terrorista hau gaitzesten du eta Bakearen eta Europaren Askatasunaren eta elkarbizitzaren apustua berresten du.