Gipuzkoako Foru Aldundiak partaidetzazko aurrekontuen aldeko apustua egin du, eta 500.000 € jarri ditu Tolosaldeko herritarren esku. Horrela, herritarrek erabaki ahal izango dute eskualdeko zein proiektutan inbertitu. Baldintza, eskualderako onuragarria izango den egitasmoa aurkeztea da, eta Aldundiaren eskumenekoa izatea (hala ez balitz, dagokion administraziora bideratuko lukete). Proposamen horiek egiteko hainbat bide daude: buzoian jasotako eskuorriak betez eta Udaleko sarreran dagoen buzoian utziz edo galdetegia interneten betez maiatzaren 18a izango da azken eguna. Bestetik, partaidetza tailerrak eskainiko dira eskualdean eta Aiztondo bailarakoa maiatzaren 22an izango da, Subijana etxean 18:30ean.